XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kanpoko eragileen lanak

Harri meteorizatuen eta gai organikozko zatiki finkatu gabeen metaketa berezkoa, lurraren azala estaltzen duena eta landare-hazkundearen euskarria da lurzorua; ama-harriek jasaten duten etengabeko higaduratik sortzen da.

Bere egituran, jatorrizko harkaitzen izaeraz gain, hainbat faktorek eragiten du, hala nola klimak, erliebeak eta beren baitan garatzen den jarduera biologikoak.

Higadura mekanikoa izan daiteke eta honen bidez hautsi, zatitu eta txikitu ondoren harri koskor bihurtzen dira haitzak.

Higadura kimikoa denean, harriak substantzia kimikoen eraginez deskonposatzen dira.

Ura, oxigenoa eta anhidrido karbonikoa dira lan honetako eragilerik nagusienak.

Azken finean bi higadura motek egiten dutena lurzoruaren taxutzea eta eratzea da.

(EUSENOR-en Gazteen Entziklopedia-ko Lurzoruak artikulutik moldatua)

13. jarduera

Erliebea aldatzen duten kanpoko indarren higalanak nolakoak diren aztertuko dugu, eta baita lan horretan diharduten eragile nagusienak ere banan-banan.

Lurrazaleko urak: errekak eta ibaiak

Lehorreko higadura sortarazten duten eragilerik nagusienak errekak eta ibaiak dira.

Izan ere, basamortuak eta lurralde izoztuak bezalako planetako zenbait lurralde oso berezi kenduta, grabitatearen eraginez mugitzen diren ur-korronteak dira erliebeko harrien, eta, beraz, erliebearen beraren, higatzaile nagusiak.

Lehendik gauza ezaguna baduzu ere, beheko irudi horrek lagunduko dizu ibai baten hiru zona edo ibilguak bereizten.

goi-ibilgua

erdiko ibilgua

behe-ibilgua

V itxurako harana

haran irekia

haran laua